XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
6 URTE - B EREDUA. NEGUA. GIROTZEA.- Sinbologi baten arabera egun desberdinetako eguraldiaren aldaketak ormirudi batetan ezarri.
Adibidez:astelehena / euria
. asteartea / eguzkia
asteazkena / haizea
osteguna / elurra
ostirala / ..............
- Eguraldiaren aldaketak eta atmosferan gertatzen diren fenomenoei buruzko esperientziak egin.
Adibidez: ur irekin eta ispiluz hodei bat nola sortzen den ikus arazi.
- Eguraldi eta jantzien arteko zerikusia aztertu.
Adibidez: plaierak eguraldi ona denean jazten ditugu eta katiuskak euria ari duenean.
Bainujantzia ez dugu neguan jazten eta udan ez gara bufandaz joaten hondartzara.
- Ekaitz (euri, zaparrada, tximist, trumoi, haize...) bat antzestu.
- Gizonek, animaliek eta landareek eguraldiaren arabera ingurune desberdinetan antolatzen dute beren bizimodua.
Adibidez: laranjak ez dira Euskal-Herrian sortzen eta elefanteak ere ez ditugu kale ertzean ikusten.
Helburu hau ormirudi, marrazki, diapositiba, jolas...... bidez lor daiteke.
- Urtaro bakoitzean gure mendi, zelai, zuhaitz, landare...... aldatuz doaz.
Haurrak aldaketa hauetaz jabe daitezela.
- Natura aldaketak sor ditzakeen onura eta kalteaz ohar daitezela.
Adibidez: lehorteak, uholdeak, haize boladak, txingorrak, euriak, eguzkia....